jueves, 13 de noviembre de 2014

BOSGARREN ASTEA (Urriaren 10etik- 16ra)

IKASKETA GURPILA - 1. ASTEA

Gaurko klase magistralean ikasketa gurpilen metodologia berri honen aurkezpenekin hasi gara.
Zehaxki bost taldeek egin dituzte aurkezpenak, eta hauen gaiak "teknologiek eskoletan dituzten abantailak", "teknologia hauek gizartean duten eraginak eta ondorioak (rolak, etab.)" eta "Web 2.0" izan dira.

Oro har, oso gai interesgarriak eta landuak jorratu dituzte baina euskarri digitalei dagokionez, IKT irakasgaia izanik "powet point" eta "prezzi" ez diren beste baliabide batzuk espero nituen, ohikoak direlako alegia. Hala ere, onartu beharra dago lehenengokoak izatearen desabantaila izan dutela taldekide hauek, eta baita ere azpimarratu nahiko nuke talde batzuek euren naturaltasuna dela eta interesgarriagoa egin dutela aurkezpena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario